XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alperrontzik lanabes guztiak hartu zituen.

Ukuilura joan eta kateak askatu zituen, eta kanpora atera zenean, behi guztiak atzetik etorri zitzaizkion.

Alde egin aurretik, txurril handi bat jarri zuen jauregiko atean, eta paper bat, eta bertan idatzirik:

ITXITA!

BASOAN NAGO!

ALPERRONTZI BOSKARRENA ERREGEA.

Gaudeo eta Pinpernela lasterka atera zitzaizkion bidera.

- Ba al dakizue zergatik ari diren marrumaka behiak? - galdetu zien Alperrontzik.

- Eraitsi egin behar direlako! erantzun zion Gaudeok.

- Eta nola eraisten dira? - galdetu zion Alperrontzik.

Gaudeok irakatsi zion.

Ez zen oso erraza.

Alferrontzi enbor baten gainean eseri zen; behia estu eta larri zebilen batera eta bestera, buztanaz belarrietan jo zuen, esne-ontzia hankaz jo zuen eta erroak azkenik hustu zizkionean isildu zituen bere marruak.

Pinpik aita besarkatu zuen:

- Harro nago benetan zurekin!

Altxor bila dabiltzan erregeak asko izango dira, baina, eraisten dakitenak, seguru oso gutxi direla!

Gaudeok oihaneko belartzara eraman zuen behia: han jan zezakeen belar berria, eta egarri bazen, errekastotik edan zezakeen.